Laser-markaketa

Markaketak egitean, zenbait laser-teknologia erabiltzen ditugu, ahalik eta kontraste eta argitasun onenak lortzeko. Markaketa-sakonera jakin bat lor dezakegu, iraunkortasuna are hobea izan dadin.

Noniusak (konikoak edo zilindrikoak), erregelak eta eskalak markatzen ditugu hainbat materialetan, ohiko osagarriak baitira makinetan eta industria-osagaietan.

Marcaje láser Reglas y escalas

Hainbat motatako piezak markatzen ditugu, metalezkoak nahiz plastikozkoak. Esperientzia handia dugu hainbat akabera dituzten materialak markatzen: kromatuak, galbanizatuak, pintatuak... Alabaina, lan bati lehen aldiz heldu behar bazaio, komeni da pieza bat gehiago edukitzea probak egiteko, eta horrela, markaketa homogeneoa eta argia lortzeko; edo bestela, piezaren ezkutuko alde bat adieraztea, aurrez saiakeraren bat egiteko.

Marcaje láser Piezas plásticas

Laser-teknologiaren bidez, kautxu- edo plastiko-injekzioak egiteko moldeak graba ditzakegu (0.1 eta 0,25 mm arteko sakonerekin), bezeroaren eskakizunen arabera. Kobrezko edo grafitozko elektrodoak ere egin daitezke, sakonera handiagoekin.

Marcaje láser

Materialek portaera desberdina dute konposaketaren eta gogortasunaren arabera. Hori dela eta, komeni da moldea zer materialez egin den jakitea, bai eta zer trataera duen ere. Datu horiek ezezagunak badira, moldearen zati bat adieraz daiteke probak egiteko, edo landuko dugun piezaren konposizio eta trataera bera duen txatal bat eman.